lunes, 8 de diciembre de 2014

Gaur azken eguna


 19. Euskal Denda amaitzear doa. Larunbatean eta igandean egundoko harrera izan zuen gure azoka nagusiak eta oraindik aukera daukazue etortzeko eta dozatzeko. Zenbakietan, benetan hunkituta gaude, larunbatean 5809 lagun etorri ziren, atzo igandean, 5919. Arbasoren ustez,  “nahiz eta egoera ekonomiko larri egon, Euskal Dendatik pasatu diren bisitariak pixkanaka pixkanaka animatu dira gastatzera”. Bernat Vidalen esanetan, “Euskal Denda momenturik egokiena dago. Egia da jendea dagoela  baina ez jendetsua, beraz, bisitariek ikus ditzakete postuak, hitz egin dezakete artisuekin eta erosketak egin ditzakete lasaitasun osoz”.
Euskal Dendak Euskal Herriko lurralde guztietako ordezkariak  ditu. Guztira 50 erakusketari  dira artisau arabar, baxenafar, bizkaitar, gipuzkoar, lapurtar eta nafarrak. Aurreko edizioetako kopuru antzekoa, baina aurten, hamabost profesionalek lehenengo aldiz parte hartzen dute.
Beste behin ere, Bizkaia da ordezkari gehien dituena, 19 artisau, Gipuzkoak 17, Nafarroak 4, Arabak 3, Nafarroa Beherak 2 eta Lapurdik bat. Durangaldeak bost artisau ditu.  Restaurarte, Jaio Gazta,  Wandel, Bea Unzueta eta Eneko Unzalu,
Sektorekako ordezkaritzari dagokionez, hauek dira: sei nekazaritzako elikagaien arlokoak, lau beirakoak, hamar metalekoak. Halaber, landare zuntzak lantzen duten bi, zeramikako bost eta egurra lantzen duten zazpi dira aurtengoan. Ehungintzari dagokionez, zazpi erakusketari aipatu behar ditugu, eta larrugintzan lau. Gainera, denbora eta espazioa eman zaizkie zaharberritzaile bati, euskal kirolari eta kosmetikari. Birziklatutako gaiek ere erakusmahaia dute.
Okzitania
Aurtengo Euskal Dendaren edizioaren kultura gonbidatua Okzitania da. Gertu daukagu Okzitania, hala ere, herri ezezaguna egiten zaigu, egoera hori gainditzeko  hango lau artisau etorri dira. Lleidatik Taller Bausen etorri da, baita harria lantzen duen Ariza tailerra ere, eta egurrezko tailerra Pcorfer eta Piers Bausen. Hauek laurok euren artisautza eta berezitasuna aurkezten dizkigute, eta euren kulturan murgiltzen gaituzte.
Gaur azken txanpa da, gure ordutegia goizean ordu bi eta erdiak arte eta arratsaldean, 16.30etatik 20.00ak arte.
Gozatu gurekin.

No hay comentarios:

Publicar un comentario