sábado, 6 de diciembre de 2014

Artetsu Sariak, izugarri gaua

Gau magikoa izan zen atzokoa. Artetsu Sariak ospatu genituen eta benetan une hunkigarriak bizi izan genituen.  Dena txalapartaren ritmoz josita hasi zen.
HEDABIDEAK saria artisautza hedatzeko egin duen lanagatik BERRIA egunkariari eman zion Olatz Pujanak, Eskuekineko presidenteak. Ainara Lasak, Berriako marketin arduradunak, jaso zuen.
Aste honetan Euskararen eguna ospatu dugu.  Gure hizkuntza maitatua euskaldunon izaeraren erakusgarria da. Aurten Euskal Dendak 19 urte beteko ditu eta, 2015ean,  gure saridunak adin bera izango du....Euskal Herri osoan zehar egiten den euskararen aldeko lasterketa erraldoia da. Gure hizkuntzaren aldeko kontzientzia suspertzea.
EUSKARA Saria. KORRIKArentzat izan zen. Mertxe Mujikak, AEKko koordinatzaile nagusiak eta Asier Amondok, Korrikako arduradunak, Fernan Ruizek, Durangoko euskaltzale peto-petoak, emandako saria hartu zuten.
Gure tradizioen alde erakusten duen kemena eta eskuzabala izateagatik, GURE TRADIZIOAK, GURE IZAERA HEDATZEA.  ARANZADI  ZIENTZIEN ELKARTEAri egokitu zitzaion, Fermin Leizaolak jaso zuen saria Gerediaga Elkarteko Ana Alberdiren eskutik.
ERAKUNDEAK LAGUN saria, artisautzaren alde egindako lanagatik, SONDIKAKO UDALAri eman genion. Saria Sondikako alkateak, Gorka Carrok hartu zuen, eta eman, Andoni Iruarrizagak eman zion.
Kriskitin taldekoek  saio bi eskaini zizkiguten. Hona hemen irudi bat.
Azken saria  bizitza osoa ahaleginean, ametsetan eta ilusioz beteta eman duenarentzako omenaldia zen. Arbasoen lanbideari ekin dio maisuki, zehatz, arte izatera eroaterain   LURBE ZERAMIKArentzat izan zen. Bizkaitarrak dira, hala ere, bere arteak ez du mugarik, handik eta hemendik daude euren lanak, eta horri esker, Itziar Bengoa eta Gloria Etayo beti izango dira gurekin.
Saria Arbasoko presidenteak, Bernat Vidalek, eman zien.
Amaitzeko aurreskua Tronperriko Lara Aresti eta Gorka Pagonabarragarekin eta familia argazkia.
ZORIONAK GUZTIOI!!!!!!!!!!!!!!!!!



No hay comentarios:

Publicar un comentario