domingo, 7 de diciembre de 2014

Durangaldeko artisauak

Poliki-poliki aurrera doa Euskal Denda. Gaurko goiza gainezka izan da, hala ere, denok izan dugu gure lekua, eta nahiz eta gendetsua izan, guztiok  erakustokiak ikusteko aukera izan dugu. Betidanik izan da Durangaldea artisautzaren epizentro garrantzitsua eta aurtengo Euskal Dendan ere badaude. Bizkaiko eskualde honen izena bost artisauk dute.




Bea Unzueta, otzaragintzaren lotura du durangar honek eta edizio honetan helarazten dabil ogibide hau erakustaldietan.










Restaurarte, 2010eko stand onena sariaren irabazlea izan zen.  19. Euskal Dendan honetan euren lanetan jakinaren gainean jartzen gaituzte. Haiekin hitz egin eta gero ikasiko dugu nola euren altzariei ematen dioten argia.










Jaio Gazta, gazta ekoizle iurretarra. Zoriontsu dago familia hau, semeek bere gain enpresa hartu baitute. Etorkizuna badauka.











Eneko Unzalu eta bere bitxiak, a zer nolako ederrak, gure basoko loretxoak direla ematen dute.












Elorrioko Wandel, larrua lantzen duen sortzailea eta iazko stand onena saria jaso zuena aurten ere Euskal Dendan dago. Eta onartu behar dugu bere erakustokia arrakasta itzela lortzen ari dela.






No hay comentarios:

Publicar un comentario