domingo, 7 de diciembre de 2014

Erakustaldiak


Euskal Dendaren arauetako bat bisitariak artisautza tradizionalean murgiltzea da. Asmoa baita antzinako lanbideak ezagutaraztea eta horietan sakontzea. Horregatik bada, edizio bakoitzean, bertan, zuzeneko erakustaldien alde egin da. Horixe baita, azoka honen zutabeetako bat, eta aurten ere izango dira han bertan artisauen erakustaldiak, zeinetan bisitariak parte hartzera gonbidatuta dauden.
Ezin dugu ahaztu artisautza bizimodu bat dela. Halaber, gure herriaren balio kulturalak bultzatzeko eta garapen ekonomikoa sustatzeko modu bat da, baita galtzen doazen ogibideak bizi-iraunarazteko modua ere. Hartara, ekimen honen inguruan, Euskal Herrietako artisautzaren eta antzinako lanbideen gailenak batuko dira


Esperientzia honi esker, bisitaria ohartuko da lanbide zaharrak indarrean daudela, eta ez dela artisau piezen kalterako. Izan ere, piezei norberak ematen die bizia, dela apaingarri gisa, dela egunero erabiltzeko. Pieza guztiak eskulan eta artisautza prozesuen arauak errespetatuz diseinatzen dira.


Euretariko askotan, ordea, artisauek berrikuntzara jotzen dute eta inspirazio iturria orainean eta geroan topatzen dute. Horregatik bada, gaur egun artisau izatea garaikide izatea da.



Azokan zehar, erakustaldi desberdinak izan ditugu. Okzitaniako Paers Bausenek euren berezitasuna erakutsi digute.








Pcofereko Pedrok eman zuen egun osoa jo eta fuego lanean. Horrela ikasi genuen nola lantzen duen egurra.









Gaur ere aukera izango dugu artisautzan sakontzeko. Bea Unzuetak eta Garrartek erakustaldi desberdinak egingo dituzte.
Ez galdu aukera. Gure ordutegia: goizean, 11:00etatik 14:30etara eta  arratsaldean,  16:30etatik 21:00etara.

No hay comentarios:

Publicar un comentario