domingo, 7 de diciembre de 2014

Belaunaldien erreleboa

Sarrera hau omenaldi xumea eta apala izango da.
Juanito Unzuetak, otzaragintzan,  eta Iñaki Alberdik, makilak egiten, badaukate hartuko duten testigantza. Bea eta Benat dira hautatuak, aurreko belaunaldien erreleboak dira eta haiei esker aintzineko ogibide hauek etorkizuna badute.
Gazte hauek zaila daukate, aitak maisuak izan baitira eta urteak eman baitituzte euren lanbidean. Beraz, otzaragintzak eta makilagintzak ez dute sekretorik, hala ere ziur gaude euren jakinduria helaraziko dietela.
Tailerrean nagusien presentzia oraindik usaintzen da. Eta eskerrak, seguruenik noizbehinka euren aholkuak behar izango dituztelako Beak eta Benatek. Hala ere, laster haiek ere maisuak izango dira eta transmititu beharko dute euren ezagutza.

No hay comentarios:

Publicar un comentario