1949an Eusko Ikaskuntzak ezarri zuen
egun hau euskararen nazioarteko egun gisara. 1995ean Eusko
Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak bat eginik, Euskararen Nazioarteko
Eguna instituzionalizatu zuten.
Lehenengo edizioa
Euskararen
Nazioarteko Egunaren lehenengo edizioaren dokumentu batekin topo egin
dugu Sarean.
Euskararen Egunak
hainbat izen izan dituela? Lehendabiziko edizioan “Eskuararen
Eguna” erabili zen eta ondorengo urteetan “Euzkararen eguna”
edo “Euzkara Eguna” bezala ikusi izan dugu. Egun Euskararen Eguna
edo Euskararen Nazioarteko Eguna erabiltzen dira.
Euskal Herrian euskaraz
Abenduaren 3an ospatzen
den Euskararen Nazioarteko Eguna 1995ean instituzionalizatu zuten
Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak. Harrezkero, euskararen
erabilera eta euskara bera sustatzeko asmoz, hainbat elkarte,
erakunde publiko eta herritarrek milaka ekitaldi antolatu dituzte
(mahai-inguruak, erakusketak, tailerrak, azokak, mota desberdinetako
ikuskizunak, aurkezpenak…) egun seinalatu horretan, Euskal Herriko
bazter guztietan, euskara bultzatu eta omentzeko.
Baina, Euskararen Egunaren
aldeko lehen aldarrikapenak antzinakoak dira: Errepublika garaian
Eusko Ikaskuntzak, Euskaltzaleak Bazkunak bitarte, antolatutako
antzerti eta olerti zein bertsolari egunak… Aipatzekoak dira,
halaber, Espainiako Gerra Zibilaren ondorioz Iparraldera alde
egindako euskaltzaleek zein bertokoek Euskaltzaleen Biltzarraren
babespean egindako lanak. Sasoi horretakoa (1949) da, hain justu,
Eusko Ikaskuntzak sortutako Lehenengo Euskararen Eguna.
Horren haritik, 2010ean,
Legebiltzarrean, honako adierazpen instituzionala onartu zuten:
“Euskara euskal gizartearen ondarea da, haren historiaren eta
kulturaren osagarri ezinbestekoa. Baina, munduko gainerako hizkuntza
guztiak bezala, eleaniztasuna ezaugarritzat duen gizadi osoaren
ondare ere bada. Hizkuntzen dibertsitatea babestu nahi bada,
beharrezkoa da euskara zaindu eta sustatzea”.
“Euskarak garapen
historia luzea du. Hizkuntzaren aurre-historiaz, aldiz, ezer gutxi
dakigu segurtasunez. Baina euskara, batez ere, hizkuntza modernoa
dugu, gaurkoa eta gaurkotua, gure egungo gizarteak erabiltzen
jarraitu nahi duena eta, gizartearen alor guztietan, gero eta
aitortza handiagoa jasotzen ari dena. Euskararen aldeko oinarrizko
adostasunetik, 1982ko Normalizazio Legean islatutakotik, itun berri
bateranzko orainaldiko saioetara denbora tarte bat dago, ez oso
handia, baina euskararen ezagutza eta erabileran aurrerapauso sendo
eta ikusgarriak eman dira urteotan”. Aurrerago, honela zioen:
“Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzean euskararen orainari eta
etorkizunari leiho zabal bat irekitzen diegu, eleaniztasunak gure
bizikidetzan eta gizarte-kohesioan izan dezakeen eragin onuragarriaz
konbentziturik”.
Aurten, Euskararen
Erabilera Normalizatzeko Oinarrizko Legearen 30. urteurrena
ospatzen dela kontuan hartuta, Eusko Jaurlaritzak Euskararen
Aurpegiak deitzen den kanpaina jarri du abian. Kanpaina azaroaren
24an hasi da eta abenduaren 3an bukatu, eta, horrela, bi datak
uztartu dira. Kanpainaren bidez euskarak dituen aurpegi anitzen berri
eman nahi da: gazteak eta ez hain gazteak, gizon eta emakumeak,
bertoko jendea eta atzerritik etorritakoa... Kanpainarako egin den
bideoko abestiak dioen bezala, euskarak milaka aurpegi ditu.
Gaur egun, orain dela 20
urte baino 181.000 elebidun gehiago dago EAEn, baina euskararen
ezagutza eta erabilera ez dira neurri berean hazi. Biztanleen %20k
euskara erdara beste edo gehiago erabiltzen du, eta beste %8,9k
euskara erabiltzen du, baina erdara baino gutxiago. Beraz, euskararen
erabilera areagotzea da xedea, erabileran baitago etorkizunaren
giltzarria.
Horregatik, aurtengo
abenduaren 3an denok egin beharko genuke ahalegin berezi bat euskaraz
aritzeko txoko guztietan: etxean eta kalean, eskolan eta tabernan,
lagunekin eta familiarekin, mugikorraren bidez zein twiterren bidez,
erabilerak emango baitio euskarari bizia eta indarra.
Euskararen eguna
aitzakiatzat hartuz, urtetik urtera egitasmo berriak abian jartzen
dituzte euskararen inguruan lanean dihartuden eragileek
No hay comentarios:
Publicar un comentario