Arbasok antolatuta edizio honetako
slogana honakoa da: “Ametsak gauzatu” eta berriro ere Euskal
Herriko artisautzaren erakusleihorik garrantzitsuena izango da.
Bihartik eta astelehenera arte bisitariek Euskal Herriko edozein
lurraldetatik etorritako artisauen lanak ikusteko aukera izango
dute. Auten 50 artisauk
parte hartuko dute. Arbasok leku berezia
egingo dio okzitania kulturari, kultura gonbidatua da-eta.
Euskal Dendaren helburu nagusia
artisautza tradizionala zein garaikidea bultzatzea eta merkaturatzea
da, beti ere, Euskal Herrian egindakoaren zigiluaz. Profesional hauek
biziraungo badute, behar-beharrezkoa da, krisi garaian, artisauen
lana bertatik bertara ikusaraztea.
Bisitariak konprobatu ahalko du
antzinako lanbideak oraindik bizirik daudela eta, era berean, artisau
produktuak onak direla. Halaber, gure herriaren balio kulturak
bultzatzeko eta garapen ekonomikoa sustatzeko modu bat ere bada, eta
galtzen doazen ogibideak bizi-iraunarazteko. Hartara, ekimen honen
inguruan, Euskal Herrietako artisautzaren eta antzinako lanbideen
gailenak batuko dira.
Euskal
Denda diruen bitartean, azoka-lekuan hainbat ekintza burutuko dira.
Bisitariak aukera izango du jolasetan eta lehiaketetan parte
hartzeko. Gazteenei tailer espezifikoak eskainiko
zaizkie, bereziki eurentzat diseinatuak eta arrakasta handia dutenak,
besteak beste, karameluak egitea edo zetazko zapia margotzea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario