Gaur goizean
Durangoko 19. Euskal Dendak
zabaldu ditu ateak. Astelehenera
arte bisitariek Euskal Herriko edozein lurraldetatik etorritako artisauen lanak ikusteko aukera izango dute.
Auten 50 artisauk parte hartuko dute eta aurten Okzitania kultura izango da
protagonista, kultura gonbidatua izango baita.
Lehenengo
ordutik egon da gainezka merkatu plaza. Umeek eta nagusiek artisauekin gozatu
dute eta horrela jarraitzea espero du Arbaso Elkarteak. Aurtengo slogana
honakoa da: “Ametsak gauzatu” eta berriro ere Euskal Denda Euskal Herriko
artisautzaren erakusleihorik garrantzitsuena izango da.
Inauguzaio ekitaldian Bernat Vidalek eta
Durangoko alkateak, Aitziber Idigoras, moztu dute zinta. Han ere Durangoko
zinegotziak Andoni Iruarrizaga, Ander Gorrotxategi eta Natxo Martínez ikusi
ditugu eta haiekin batera Durangaldeko Amanomuneko presidentea Oskar
Zarrabeitia, Durangoko Gerediagako Ana Alberdi. Eta haiekin batera Bizkaiko
Foru Aldundiko Turismoko zuzendari naguasia, Gabino Martínez de Arenaza.
Goizean
ere Durangoko Santa Rita-San Antonio eskolako ikasleek bisita gidatu baten
parte hartu dute eta sakon-sakon ezagutu dituzte parte hartzen duten artisauek.
Euskal Denda diruen bitartean,
azoka-lekuan hainbat ekintza burutuko dira. Bisitariak aukera izango du
jolasetan eta lehiaketetan parte hartzeko. Gazteenei tailer espezifikoak eskainiko zaizkie, bereziki eurentzat diseinatuak eta arrakasta handia dutenak,
besteak beste, karameluak egitea edo zetazko zapia margotzea.
Parte hartzaileak
Euskal
Dendak Euskal Herriko lurralde guztietako ordezkariak izango ditu. Guztira 50
erakusketari bilduko ditu, artisau arabar, baxenafar, bizkaitar, gipuzkoar,
lapurtar eta nafarrak. Aurreko edizioetako kopuru antzekoa, baina nobedade
moduan, aipatu behar da, aurten, hamabost profesionalek lehenengo aldiz parte
hartuko dutela.
Beste
behin ere, Bizkaia izango da ordezkari gehien izango dituen lurraldea, 19
artisau, hain zuzen ere. Gipuzkoak 17 izango ditu, Nafarroak 4, Arabak 3,
Nafarroa Beherak 2 eta Lapurdik bat. Betidanik izan da Durangaldea
artisautzaren epizentro garrantzitsua. Aurten ez da gutxiago izango, Bizkaiko
eskualde honen izena bost artisauk eramango dute. Durangoko Restaurarte,
2010eko stand onena sariaren irabazlea; Jaio Gazta, gazta ekoizle iurretarra;
Elorrioko Wandel, larrua lantzen duen sortzailea eta iazko stand onena saria
jaso zuena aurten ere Euskal Dendan izango da. Esparru hau Bea Unzuetak eta
Eneko Unzaluk biribilduko dute.
Sektorekako ordezkaritzari dagokionez,
honakoak izango ditugu: sei nekazaritzako elikagaien arlokoak, lau beirakoak,
hamar metalekoak. Halaber, landare zuntzak lantzen duten bi, zeramikako bost
eta egurra lantzen duten zazpi izango dira aurtengoan. Ehungintzari dagokionez,
zazpi erakusketari aipatu behar ditugu, eta larrugintzan lau. Gainera, denbora
eta espazioa emango zaizkie zaharberritzaile bati, euskal kirolari eta
kosmetikari. Birziklatutako gaiek ere erakusmahaia izango dute.
Erakusketari berriak hamabost izango dira.
Lehen aldiz etorriko dira Bizkaitik Sua Joyeros, Argentcolor eta Evaren
Bitxiak, eta Gipuzkoatik Shuaia Bitxiak eta Pitxipolit. Berriak izango dira Davina de Diego eta
Idoia Musa, lehena bizkaitarra, bigarrena gipuzkoarra eta biak originalak.
Nekazaritzako elikagaien ekoizleen artean, Arnabar eta Betikogia izango dira
berriak. Lehendabiziko Euskal Denda izango da Martina Menke eta Mai KyKrentzat,
biek ehuna lantzen duten artisauak, eta aurtengo azokan Lur Zeramikak eta Errealkubok
ere parte hartuko dute.
Irungo Alberdi
Makilak etorriko da Durangora. Ezin dugu ahaztu orain dela bi urte saga honen
aitak, Iñakik, Bizitza Osoa Artetsu Saria jaso zuela. Hark lana egiteari utzi zion, alabaina, seme-alabek hartu
dute tailerra.
Aurtengo
Euskal Dendaren edizioaren kultura gonbidatua Okzitania izango da. Gertu
daukagu Okzitania, hala ere, herri ezezaguna egiten zaigu, egoera hori
gainditzeko hango lau artisau
etorriko dira. Beraei esker haien ohiturak eta usadioak ezagutuko ditugu.
Lleidatik
Taller Bausen etorriko da, baita harria lantzen duen Ariza tailerra ere, eta
egurrezko tailerra Pcorfer eta Piers Bausen. Hauek laurok euren artisautza eta
berezitasuna aurkeztuko dizkigute, eta euren kulturan murgilduko gaituzte.
Artetsu Sariak
Euskal Denda da-eta, Arbasok Artetsu Sariak banatzeko aprobetxatuko
du. Sari hauen bitartez, banakakoen edota entitateen lana aintzat hartu nahi
dugu. Halaber, konplizitaterako bidea eta loturak sortu nahi ditugu aipaturiko
lan hori apurka-apurka hazten joan dadin eta, era horretan, gure artisautzaren
aldeko hain garrantzitsua den kontzientziazioa ere eragingo dugu.
Horregatik
bada, zentzu guztietan artisautzaren alde egiten duten artisauak, erakundeak
eta hedabideak saritzen ditugu. Hamargarren edizio honetako Artetsu sariak
honakoak izango dira, Lurbe Zeramika (Itziar Begoa eta Gloria Etayo) Bizitza
osoa kategorian, Sondikako Udalak Erakundea langun saria hartuko du, Berriak
Hedabidea, Aranzadi Zientzia Elkarteak Gure Tradizioak Hedatzea eta Korrikak
Euskara sustatzea.
Sariak
emateko gala gaur, abendua 5, egingo da San Agustin Kultur Gunean, arratsaldeko
20:00etan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario