jueves, 4 de diciembre de 2014

Forjando sueños

La 19 Euskal Denda levantará mañana el telón del que es considerado el mayor escaparate del mundo artesanal de Euskal Herria. Del 5 al 8 de diciembre, la plaza del mercado de Durango servirá de escenario a medio centenar de talleres que abarcan oficios de antaño contemporanizados. De la mano de Arbaso, organizadores de este acontecimiento, la Euskal Denda se hermanará, además, con la cultura occitana para lo que ha invitado a cuatro artesanos del valle de Aran.
Con el lema “Forjando sueños” se juega con la idea de hacer realidad los sueños tanto de los artesanos, reviviendo viejos oficios, como de los visitantes haciendo realidad sus fantasías.
Durante las jornadas en las que se celebrará la Euskal Denda se desarrollarán, asimismo, numerosas actividades lúdicas que dinamizarán el recinto ferial, permitiendo al visitante interactuar con el colectivo artesano.

Ametsak gauzatzen

Durangoko 19. Euskal Dendak bihar, abenduaren 5ean, zabalduko ditu ateak.
Arbasok antolatuta edizio honetako slogana honakoa da: “Ametsak gauzatu” eta berriro ere Euskal Herriko artisautzaren erakusleihorik garrantzitsuena izango da. Bihartik eta astelehenera arte bisitariek Euskal Herriko edozein lurraldetatik etorritako artisauen lanak ikusteko aukera izango dute. Auten 50 artisauk parte hartuko dute. Arbasok leku berezia egingo dio okzitania kulturari, kultura gonbidatua da-eta.
Euskal Dendaren helburu nagusia artisautza tradizionala zein garaikidea bultzatzea eta merkaturatzea da, beti ere, Euskal Herrian egindakoaren zigiluaz. Profesional hauek biziraungo badute, behar-beharrezkoa da, krisi garaian, artisauen lana bertatik bertara ikusaraztea.
Bisitariak konprobatu ahalko du antzinako lanbideak oraindik bizirik daudela eta, era berean, artisau produktuak onak direla. Halaber, gure herriaren balio kulturak bultzatzeko eta garapen ekonomikoa sustatzeko modu bat ere bada, eta galtzen doazen ogibideak bizi-iraunarazteko. Hartara, ekimen honen inguruan, Euskal Herrietako artisautzaren eta antzinako lanbideen gailenak batuko dira.
Euskal Denda diruen bitartean, azoka-lekuan hainbat ekintza burutuko dira. Bisitariak aukera izango du jolasetan eta lehiaketetan parte hartzeko. Gazteenei tailer espezifikoak eskainiko zaizkie, bereziki eurentzat diseinatuak eta arrakasta handia dutenak, besteak beste, karameluak egitea edo zetazko zapia margotzea.

miércoles, 3 de diciembre de 2014

Zeu ere Arbaso zara

Aurten 19 urte beteko ditugu. Urteak dira jaio ginenetik, hala ere gure etorkizuna zalantzan dago, horregatik behar zaituztegu, zuen laguntza behar dugu. Krisi honek kalte handia egin digu: aurrekontuaren murrizketa, egokitzeko neurriak. Hori dela eta, zuregana jotzen dugu, zure elkartasunaren bila, agian zure laguntzarik gabe ezin izango genukeen hurrengo Euskal Denda antolatu. Aurten ez dugu sarrerarik kobratuko, baina zure diru-laguntzarekin, ahal duzunarekin, aurrera eramango dugu proiektu hau. Izan zaitez gure mezenas. Zeu ere Arbaso zara. Laguntza horrekin lehiaketetan eta egonaldien zozketetan parte hartuko duzu.

Todos somos Arbaso

Este año cumplimos 19 años. A pesar de ser mayores de edad necesitamos más que nunca de vuestra ayuda. La crisis está azotando nuestro sector, recortes y reajustes que pueden llevar a que esta cita no cumpla sus dos décadas. Por eso apelamos a tu solidaridad y colaboración. En esta edición no cobraremos entrada pero nos gustaría que te convirtieras en nuestro mecenas y aportaras aquello que puedas, para poder seguir llevando adelante el proyecto de Euskal Denda. Sé nuestro mecenas. Sé parte de nosotros. Además con esta aportación participarás en sorteos y concursos.

Euskaraz bizi nahi dut

Euskararen Nazioarteko Eguna abenduaren 3an izaten da, Frantzisko Xabierkoaren egunean. Frantzisko 1552ko abenduaren 3an hil zen, eta, kondairak dioenez, hil aurreko azken hitzak bere ama-hizkuntzan izan ziren, euskaraz.
1949an Eusko Ikaskuntzak ezarri zuen egun hau euskararen nazioarteko egun gisara. 1995ean Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak bat eginik, Euskararen Nazioarteko Eguna instituzionalizatu zuten.
Lehenengo edizioa
Euskararen Nazioarteko Egunaren lehenengo edizioaren dokumentu batekin topo egin dugu Sarean.
Euskararen Egunak hainbat izen izan dituela? Lehendabiziko edizioan “Eskuararen Eguna” erabili zen eta ondorengo urteetan “Euzkararen eguna” edo “Euzkara Eguna” bezala ikusi izan dugu. Egun Euskararen Eguna edo Euskararen Nazioarteko Eguna erabiltzen dira.
Euskal Herrian ez ezik, munduko beste hainbat txokotan ere ospatzen dela Euskararen Nazioarteko Eguna. Jakin badakigu Mexikon, Bartzelonan, Washingtonen, Buenos Airesen eta Parisen ere euskara goraipatzen dela abenduaren 3an.
Euskal Herrian euskaraz
Abenduaren 3an ospatzen den Euskararen Nazioarteko Eguna 1995ean instituzionalizatu zuten Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak. Harrezkero, euskararen erabilera eta euskara bera sustatzeko asmoz, hainbat elkarte, erakunde publiko eta herritarrek milaka ekitaldi antolatu dituzte (mahai-inguruak, erakusketak, tailerrak, azokak, mota desberdinetako ikuskizunak, aurkezpenak…) egun seinalatu horretan, Euskal Herriko bazter guztietan, euskara bultzatu eta omentzeko. 
Baina, Euskararen Egunaren aldeko lehen aldarrikapenak antzinakoak dira: Errepublika garaian Eusko Ikaskuntzak, Euskaltzaleak Bazkunak bitarte, antolatutako antzerti eta olerti zein bertsolari egunak… Aipatzekoak dira, halaber, Espainiako Gerra Zibilaren ondorioz Iparraldera alde egindako euskaltzaleek zein bertokoek Euskaltzaleen Biltzarraren babespean egindako lanak. Sasoi horretakoa (1949) da, hain justu, Eusko Ikaskuntzak sortutako Lehenengo Euskararen Eguna. 
Horren haritik, 2010ean, Legebiltzarrean, honako adierazpen instituzionala onartu zuten: “Euskara euskal gizartearen ondarea da, haren historiaren eta kulturaren osagarri ezinbestekoa. Baina, munduko gainerako hizkuntza guztiak bezala, eleaniztasuna ezaugarritzat duen gizadi osoaren ondare ere bada. Hizkuntzen dibertsitatea babestu nahi bada, beharrezkoa da euskara zaindu eta sustatzea”. 
 “Euskarak garapen historia luzea du. Hizkuntzaren aurre-historiaz, aldiz, ezer gutxi dakigu segurtasunez. Baina euskara, batez ere, hizkuntza modernoa dugu, gaurkoa eta gaurkotua, gure egungo gizarteak erabiltzen jarraitu nahi duena eta, gizartearen alor guztietan, gero eta aitortza handiagoa jasotzen ari dena. Euskararen aldeko oinarrizko adostasunetik, 1982ko Normalizazio Legean islatutakotik, itun berri bateranzko orainaldiko saioetara denbora tarte bat dago, ez oso handia, baina euskararen ezagutza eta erabileran aurrerapauso sendo eta ikusgarriak eman dira urteotan”. Aurrerago, honela zioen: “Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzean euskararen orainari eta etorkizunari leiho zabal bat irekitzen diegu, eleaniztasunak gure bizikidetzan eta gizarte-kohesioan izan dezakeen eragin onuragarriaz konbentziturik”. 
Aurten, Euskararen Erabilera Normalizatzeko Oinarrizko Legearen  30. urteurrena ospatzen dela kontuan hartuta, Eusko Jaurlaritzak Euskararen Aurpegiak deitzen den kanpaina jarri du abian. Kanpaina azaroaren 24an hasi da eta abenduaren 3an bukatu, eta, horrela, bi datak uztartu dira. Kanpainaren bidez euskarak dituen aurpegi anitzen berri eman nahi da: gazteak eta ez hain gazteak, gizon eta emakumeak, bertoko jendea eta atzerritik etorritakoa... Kanpainarako egin den bideoko abestiak dioen bezala, euskarak milaka aurpegi ditu. 
Gaur egun, orain dela 20 urte baino 181.000 elebidun gehiago dago EAEn, baina euskararen ezagutza eta erabilera ez dira neurri berean hazi. Biztanleen %20k euskara erdara beste edo gehiago erabiltzen du, eta beste %8,9k euskara erabiltzen du, baina erdara baino gutxiago. Beraz, euskararen erabilera areagotzea da xedea, erabileran baitago etorkizunaren giltzarria. 
Horregatik, aurtengo abenduaren 3an denok egin beharko genuke ahalegin berezi bat euskaraz aritzeko txoko guztietan: etxean eta kalean, eskolan eta tabernan, lagunekin eta familiarekin, mugikorraren bidez zein twiterren bidez, erabilerak emango baitio euskarari bizia eta indarra.
Euskararen eguna aitzakiatzat hartuz, urtetik urtera egitasmo berriak abian jartzen dituzte euskararen inguruan lanean dihartuden eragileek

martes, 2 de diciembre de 2014

Cada vez falta menos

Falta muy poco, poquísimo, para que llegue nuestra cita anual. Durante todo el fin de semana hemos trabajado sin descanso, en la plaza del mercado de Durango, para reconvertirla en la que será nuestro escaparate por antonomasia, la Euskal Denda; la fiesta de la artesanía nacional vasca. Un acontecimiento al que, por supuesto, estás invitado.
Sin descanso, sin tregua, pero todos unidos, pues nuestra máxima es la colaboración y la solidaridad.... sobre todo en estos días en los que la crisis nos afecta a todos. Sin embargo, y  a pesar de los pesares, nosotros volveremos a presentarnos ante vosotros con una sonrisa en los labios, porque vosotros os lo merecéis.
No os olvidéis de esta que es vuestra cita. Estamos deseosos de mostraros nuestras últimas obras y sobre todo de hacer realidad vuestros sueños.
Animaros y venir, desde el viernes y hasta el lunes nos tendréis a vuestra entera disposición.

Abian da

Abian gaude jada. Asteburu osoa eman dugu lanean jo eta fuego, Durangoko Merkatu Plazan. Aurrera doaz egunak eta gero eta gertuago daukagu 19. Euskal Denda. Denon artean, elkartasunaren eskutik, auzolanean , horrela ibili gara "Ametsak gauzatzen".
Datorren ostiralean gure erakusleihorik  nagusiena zabaldugu dugu, ilusioz eta pozez. Egun gogorrak izaten dira aurtengoak, krisia, murrizketak.... hala ere zuregana beti irrifarretsu batekin azalduko gara, zuek merezi duzuelako.
Ez ahaztu zuen zain gaudela, zuen ametsak erreal bihurtzeko. Animatu eta etor zaitez.