miércoles, 3 de diciembre de 2014

Zeu ere Arbaso zara

Aurten 19 urte beteko ditugu. Urteak dira jaio ginenetik, hala ere gure etorkizuna zalantzan dago, horregatik behar zaituztegu, zuen laguntza behar dugu. Krisi honek kalte handia egin digu: aurrekontuaren murrizketa, egokitzeko neurriak. Hori dela eta, zuregana jotzen dugu, zure elkartasunaren bila, agian zure laguntzarik gabe ezin izango genukeen hurrengo Euskal Denda antolatu. Aurten ez dugu sarrerarik kobratuko, baina zure diru-laguntzarekin, ahal duzunarekin, aurrera eramango dugu proiektu hau. Izan zaitez gure mezenas. Zeu ere Arbaso zara. Laguntza horrekin lehiaketetan eta egonaldien zozketetan parte hartuko duzu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario