lunes, 24 de noviembre de 2014

19. Euskal Dendaren aurkezpena

Urduri gaude. Nola ez, gure Euskal Denda gertu daukagu jada. Urte bete joan da eta Euskal Denda edizio berriarekin hona gatoz. Egitarauari azkenengo zertzeladak ematen, sariak atontzen, gala prestatzen.... Euskal Denda erakagarri bat antolatzeko.

Zer edo zer gehiago jakin nahi baldin baduzue, abenduaren 5etik 8ra egingo den 19. Euskal  Dendari buruz, gerturatu bihar guregana.
BIHAR, azaroaren 25ean, Durangoko San Agustín Kultur Gunean, goizeko 12:30etan aurkezpen ofizial egingo dugua. Durangoko Euskal Dendak ekarriko dituen nobedadeak, egitaraua eta parte-hartzaileen berriak emango dira. 

Partehartzaileak
Bernat Vidal, Arbasoko presidentea.
Olatz Pujana, Artisaua.
Andoni Iruarrizaga, Durangoko Udaleko Kultura zinegotzia.

EGUNA: Azaroaren 25ean.
NON: Durangoko San Agustín Kultur Gunean.
ORDUA: 12:30etan.

Han espero zaituztegu. Gure ongi etorri beroena izango duzue.

No hay comentarios:

Publicar un comentario